Martxoaren 8ko ekitaldietan parte hartzeko gonbita egin dute Orioko Ahalduntze Eskolak, Udalak, Etxeluze gaztetxeak eta Xaltxerak taldeak

Orioko Ahalduntze Eskolak, Udalak, Etxeluze gaztetxeak eta Xaltxerak taldeak elkarlanean antolatu dute martxoaren 8ko programa:

9.30 Txokolate-banaketa Aritzaga kalean.

10.00 Zumba feminista Aritzaga kalean.

11.30 Eguerdiko manifestaziorako materiala sortzeko elkarketa Ibai-Ondo plazan. Euria egiten badu, frontoian.

13.00 Manifestazio zaratatsua Antolatu indarrak, batu borroka feministara lelopean. Ibai-Ondo plazatik abiatuta.

14.30 Emakumeon* bazkari autogestionatua gaztetxean. Ondoren, mikro irekia.

Datozen egunotarako programa

Martxoaren 8ko ekitaldiez gain, beste ekitaldi hauek ere antolatu dituzte datozen egunotarako:

  • Martxoak 13, ostirala, 22:30ean: Evaren alabak antzezlana Kultur Etxean.
  • Martxoak 24, asteartea, 18:30ean: Irakurketa feminista saioa: Guztiok izan beharko genuke feministak, Chiwamanda Ngozi Adichieren manifestua.
  • Martxoak 31, asteartea, 18:30ean: Hitzaldia: Zaintzaren esklabo, etxeko langileen egoeraz. Hizlaria: Silvia Carrizo. Gazteleraz izango da saioa.
  • Apirilak 4, larunbata, 15:00etan: Emakumeak* piraguan, Arraunetxen.