Herritarrei lana bilatzen laguntzeko zerbitzua indartu du Udal Elkarteak

COVID-19 gaixotasunak sortutako osasun-krisiak hamaika albo-kalte eragin du, eta, hori dela eta, Udal Elkarteak bere baliabide guztiak bideratu ditu eskualdeko eragileei babesa eta laguntza emateko. Garapen Agentziako zerbitzu guztiak, esaterako, buru-belarri dabiltza lanean egunotan, eskualdeko enpresa, ekintzaile eta herritarrei aholkularitza eta babesa eskaintzeko.

Eskualdeko enpresa, ekintzaile eta bestelako eragile sozioekonomikoei bideratutako plan ekonomiko integral bat osatzen ari dira Garapen Agentzian (datozen asteetan emango da horren berri) eta, horrez gain, langabeei eta lan bila dabiltzanei begirako zerbitzua indartu du Udal Elkarteak. Izan ere, jarduera ekonomikoaren etenak nahitaez eragingo du langabezian eta garrantzitsua da, susperraldiari begira, langabezian dauden edota lan bila ari diren herritarrei gertuko aholkularitza profesionala eskaintzea.

Jendaurreko aurrez aurreko jarduera bertan behera geratu bada ere, hauek dira Udal Elkarteko enplegu-teknikariekin zuzenean harremanetan jartzeko bideak: