Txurrumuskik «zaila eta, seguru asko, ezinezkoa» ikusten du betiko Udaleku Irekiak antolatzea

Txurrumuski aisialdi elkarteak urtero antolatzen ditu Udaleku Irekiak uztailean; baina aurten, COVID-19 gaixotasunak sortu duen egoera dela eta, ohar bat kaleratu du, adieraziz «betiko Txurrumuskiko udalekuak antolatzea zaila eta, seguru asko, ezinezkoa izango dela».

Txurrumuskik kaleratu duen oharrak honela dio:

Alarma egoera dela eta, urtero bezala esku arten genituen planak alde batera utzi eta beste planteamenduren bat egitera behartuta gaude. Momentuz, erabaki txikiak hartzen joan gaitezke, ezin baitugu jakin zer gertatuko den datozen hilabeteetan.

Hala ere, aurreikusi dezakeguna da, betiko Txurrumuskiko udalekuak antolatzea zaila eta, seguru asko, ezinezkoa izango dela. Beraz, txikienek udan jolasteko eta denbora pasatzeko aukeraren bat izan dezaten, Udalarekin elkarlanean gabiltza proposamen berriak asmatu nahian.

Egoera aldatzen eta hobetzen doan heinean, erabakiak hartuko ditugu eta jakinaraziko dizuegu zertan gabiltzan. Beraz, udalekuen planteamendu eta antolamendu berria zehazterakoan, esango dizuegu noiz eta nola eman izena.

Egoerak hoberantz joko duelakoan gaude eta zuen seme-alabekin beste uda zoragarri bat pasatzea espero dugu!

Udala eta Txurrumuski, elkarlanean

Udala Txurrumuski elkartearekin elkarlanean ari da baliabideak, aforoak eta abar aztertzen eta egon litezkeen aukerak lantzen, segurtasun-berme guztiekin zerbait antolatu daitekeen erabakitzeko.