Orioko denda eta taberna batzuk hasita daude, pixkanaka, zerbitzua ematen

Atzotik hasita, denda eta tabernek aukera daukate zerbitzua ematen hasteko, baldintza zehatz batzuk beteta. Hori dela eta, herriko dendari eta tabernari batzuk hasita daude berriro herritarrei zerbitzua ematen, pixkanaka, segurtasuna bermatzeko neurriak hartuta.

Momentuz, hitzordua aldez aurretik hartuta emango dute zerbitzua, jende-pilaketak saihesteko.

Zerbitzua ematen hastea erabaki duten establezimenduak hauek dira (datuak eguneratzen joango gara, jakin ahala; datuak eguneratzeko, abisatu emailez turismo eta merkataritza teknikari Adrian Garciari, turismoa@orio.eus helbidera mezua jarrita):

ARROPA-DENDAK

  • Argiñe. Eusko Gudari 9. 943 134 889 / 635 738 835
  • Mara. Eusko Gudari 28. 634 453 194
  • The Pass. Kaia 2. 943 904 098
  • Kaioa. Arrantzale 8. 943 244 685
  • Soia. Aita Lertxundi 22. 943 506 234
  • Itziar Kirolak. Eusko Gudari 23. 943 833 103

DEKORAZIOA

  • Lizaso dekorazioa. Eusko Gudari 48. 943 830 784
  • Maite Oregi, barne dekorazioa. Endaia 3. 943 868 298
  • Andu altzariak. Eusko Gudari 10. 943 130 999
  • Sagasti leihoak. Eusko Gudari 7. 943 130 077

ILE-APAINDEGIAK

  • Shock ile-apaindegia. Aita Lertxundi 21. 943 130 901
  • Bixok ile-apaindegia. Balea 2. 943 832 729
  • Eider ile-apaindegia. Aita Lertxundi 26. 943 831 620
  • Marijo ile-apaindegia. Eusko Gudari 8. 943 134 729
  • Nekane eta Elena ile-apaindegia. Abeslari 6. 943 830 833
  • ZASS ile-apaindegia. San Nikolas 2. 943 833 170
  • Ana Belen ile-apaindegia. Ibai Ondo 10. 943 831 991
  • Zumintza ile-apaindegia. Eusko Gudari 25. 943 831 756

FISIOTERAPIAK

  • FisiOrioterapia. Aita Lertxundi 31. 943 536 984
  • Shiatsu. San Nikolas 7. 605 725 496
  • Sinergia. Ibai Ondo 2. 943 130 577
  • Oreka. Eusko Gudari 54. 943 133 537

AKADEMIAK

  • Orio Hizkuntzak. Ibai Ondo 8. 668 858 826

ARGAZKILARITZA

  • Rosana Arruti argazkiak. Aita Lertxundi 26. 943 835 845 / 627 882 101

BURDINDEGIAK

  • Uranga burdindegia. Eusko Gudari 5. 943 831 236

TABERNA-JATETXEAK. ERAMATEKO JANARIA

  • Bodega Katxina. Ortzaika aldea. 943 580 166 / info@bodegakatxina.com
  • Balea hotela. Antilla 5. 943 841 620
  • Mola Mola taberna. Hondartza bidea. 943 580 037

Horiek dira oraingoz zerbitzua ematen hastea erabaki duten establezimenduak.

Aldaketak baldin badaude, Adrian Garcia turismo eta merkataritza teknikariari jakinarazi behar zaizkio, email bidez: turismoa@orio.eus

Zerbitzua emateko baldintzak

Hauek dira, laburtuta, denda eta tabernetan zerbitzua emateko bete beharko diren baldintzak:

DENDAK

Arau orokorrak

  • 400 m2-tik beherako establezimenduek ireki ahal izango dute.
  • Bezeroak hitzordua eskatu behar du, aldez aurretik, emailez edo telefonoz.
  • Lehentasunezko ordutegia ezarri beharko dute 65 urtetik gorakoentzat, horiek kalera ateratzeko dauzkaten orduen barruan: 10:00 – 12:00 eta 19:00 – 20:00
  • Irizpide nagusia: bezero bat, langile bat.
  • Segurtasuneko distantzia mantendu behar da eta, posible ez bada, manparak jarri.
  • Bezeroek herrian egingo dituzte erosketak, arau orokor gisa; erosi nahi duten hori herrian ez badago, orduan herritik kanpo erosi ahal izango dute.

Higiene-neurri bereziak

  • Lokala egunean bi aldiz desinfektatuko da; bietako bat, ixterakoan. Arreta berezia jarriko zaie elementu hauei: heldulekuak, mostradoreak, altzariak, barandak, gel-banagailuak, zorua, telefonoak, pertxak, otarrak, txorrotak…
  • Arropak edo oinetakoak probatu ondoren, desinfektatu egin behar dira.
  • Probalekuak ere desinfektatu egingo dira, erabili bakoitzean.
  • Lokalak ondo egurastu behar dira.
  • Bezeroek ezin dituzte establezimenduko komunak erabili, ez bada larrialdi batean.
  • Gel hidroalkoholikoak jarriko dira bezeroen eskura.
  • Paperontziak jarriko dira, pedalarekin irekitzen direnak, eta egunean behin gutxienez desinfektatuko dira.

Langileei dagozkien arauak

  • Babes-neurri egokiak eskura izan behar dituzte.
  • Segurtasun-distantzia mantentzea ezinezkoa bada, maskarak erabilko dituzte.
  • Manparak badaude, metro bateko distantzia mantendu behar da langilearen eta bezeroaren artean; manpararik ez badago, bi metro.
  • Segurtasuneko distantzia mantentzea ezinezkoa denean (ile-apaindegitan, esaterako), norberaren babeserako ekipamenduak erabiliko dituzte langileek.
  • Langileen arropak egunero garbitu behar dira ur beroarekin (60º).
  • Langileen txanda-aldaketetan, desinfektatu egingo dira mostradoreak, manparak, teklatuak, pantailak, txartel-irakurgailuak eta abar.

TABERNA-JATETXEAK

Arau orokorrak

  • Jatetxeek lehen ere bazeukaten janaria etxeetara eramateko baimena; orain, horrez gain, bezeroek jatetxera joan ahal izango dute janaria hartzera, gero etxera eramateko.
  • Debekatuta dago janaria kontsumitzea establezimenduen barruan.
  • Eskaerak on-line edo telefonoz egin behar dira, aldez aurretik, jendea pilatzea saihesteko.
  • Langile bakoitzak bezero bati zerbitzatuko dio; hori posible ez denean, bezeroek kola egingo dute itxaroteko, bi metroko distantzia mantenduz.

Higiene-neurri bereziak

  • Jatetxeko langileak eta bezeroak bereiziko dituen manpara bat edo barra bat jarri beharko dute, janaria emateko.
  • Establezimenduaren sarreran gel hidroalkoholiko baimendua jarriko da bezeroentzat.
  • Irteeran paperontziak jarriko dira, oinarekin eraginda irekitzen direnak.
  • Langileek babes-neurri egokiak eskura izan behar dituzte.