Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa ekainaren 11n egingo da

Uztailaren 12an egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa ekainaren 11n egingo da, ostegunarekin, goizeko 09:30ean, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Zozketa publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.