Erosketa-bonuak, herriko dendak suspertzeko

Kultur Etxean daude salgai erosketa-bonuak. 40 euroren truke 60 euroko erosketa egin ahal izango dute herritarrek COVID-19ak kaltetutako establezimenduetan.

Bonu horiekin denda eta establezimendu hauetan egin ahal izango dira erosketak (zerrenda eguneratzen joango gara):

  • Ttipi-Ttapa oinetako-denda. Eusko Gudari 15 BONUAK AHITUTA
  • The Pass. Kaia 2
  • Kaioa jantzi-denda. Arrantzale 8 BONUAK AHITUTA
  • Itziar Kirolak. Eusko Gudari 23 BONUAK AHITUTA
  • Argiñe. Eusko Gudari 9 BONUAK AHITUTA
  • Mara. Eusko Gudari 28 BONUAK AHITUTA
  • Soia. Aita Lertxundi 22
  • Muxutruk lore-denda. Eusko Gudari 11
  • Lizaso dekorazioa. Eusko Gudari 48 BONUAK AHITUTA
  • Rosana Arruti argazki-estudioa. Aita Lertxundi 26
  • Egiguren argazki-estudioa.
  • Begi Bistan aisialdi-zerbitzuak. Arraunetxe
  • Eider Osinalde gizonezko ile-apaindegia. Aita Lertxundi 26
  • Zass edertasun-aretoa. San Nikolas 2
  • Shock ile-apaindegia. Aita Lertxundi 21
  • Ana Belen ile-apaindegia. Ibai Ondo, 10
  • Nekane & Elena estilistak. Abeslari 6
  • Uranga burdindegia. Eusko Gudari 5
  • Iñigo Lasa osteopatia-zentroa. Estropalari 4
  • Egarmendia aholkularitza. Ibai-Ondo 1
  • Shiatsu fisioterapia. San Nikolas 7
  • Marijo ile-apaindegia. Eusko Gudari 8
  • Sinergia fisioterapia. Ibai Ondo 2

Kanpaina honetan parte hartu nahi duten dendek eta zerbitzuek eskabidea aurkeztu beharko diote Udalari: instantzia hau bete eta aurkeztu behar dute Kultur Etxean edo posta elektronikoz, turismoa@orio.eus helbidera bidalita. Ostirala, ekainak 5, izango da izena emateko azken eguna denda eta zerbitzuentzat.

Kanpainaren ezaugarriak

Alarma-egoeraren ondorioz kaltetu diren denda eta zerbitzuei laguntza ematea da erosketa-bonuen helburua. Pertsona bakoitzak bonu bakar bat erosi ahal izango du: 40 eurotan erosiko du eta, gero, bonu horrekin, 60 euroko gastua egin ahal izango du ekimenean parte hartzen duten dendetan (ez du zertan dena denda bakar batean gastatu behar; aukera izango du 15 euroko lau erosketa egiteko). Udalak 20 euro jarriko ditu saltzen den bonu bakoitzeko, horretarako sortu duen partida berezitik ordainduko direnak.

Udalak, guztira, 1000 bonu jarriko ditu salgai kultur etxean, ekainaren 3tik aurrera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Establezimendu bakoitzak, gehienez, 60 euroko 20 bonu hartu ditzake.

Bonuak erabiltzeko epea ekainaren 30era artekoa da.

Erosketa-bonuen kanpaina arautzen duten oinarriak gaurko egunez argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hemen daude irakurgai.