Erosketa-bonuak erosi eta erabiltzeko deia egin du Udalak

Herriko dendak suspertzeko erosketa-bonuak kultur etxean daude salgai. 40 euroren truke 60 euroko erosketa egin ahal izango dute herritarrek COVID-19ak kaltetutako establezimenduetan. Pertsona bakoitzak bonu bakar bat erosi ahal izango du: 40 eurotan erosiko du eta, gero, bonu horrekin, 60 euroko gastua egin ahal izango du ekimenean parte hartzen duten dendetan (ez du zertan dena denda bakar batean gastatu behar; aukera izango du 15 euroko lau erosketa egiteko). Udalak 20 euro jarriko ditu saltzen den bonu bakoitzeko, horretarako sortu duen partida berezitik ordainduko direnak.

Herritarren erantzun ona

Udaleko Merkataritza batzordeak jarri du martxan ekimena eta erantzun ona izaten ari da. Parte hartzen ari diren establezimendu batzuetan dagoeneko iritsi dira bonuen bidez saldu dezaketen topera (establezimendu bakoitzak, gehienez, 60 euroko 20 bonu hartu ditzake).

Hau da kanpainan parte hartzen ari diren establezimenduen zerrenda (20 bonuko mugara dagoeneko iritsi direnak markatuta daude):

  • Soia. Aita Lertxundi 22
  • Rosana Arruti argazki-estudioa. Aita Lertxundi 26
  • Egiguren argazki-estudioa.
  • Begi Bistan aisialdi-zerbitzuak. Arraunetxe
  • Eider Osinalde gizonezko ile-apaindegia. Aita Lertxundi 26
  • Zass edertasun-aretoa. San Nikolas 2
  • Shock ile-apaindegia. Aita Lertxundi 21
  • Ana Belen ile-apaindegia. Ibai Ondo, 10
  • Nekane & Elena estilistak. Abeslari 6
  • Iñigo Lasa osteopatia-zentroa. Estropalari 4
  • Egarmendia aholkularitza. Ibai-Ondo 1
  • Shiatsu fisioterapia. San Nikolas 7
  • Marijo ile-apaindegia. Eusko Gudari 8
  • Sinergia fisioterapia. Ibai Ondo 2
  • Ttipi-Ttapa oinetako-denda. Eusko Gudari 15 BONUAK AHITUTA
  • Kaioa jantzi-denda. Arrantzale 8 BONUAK AHITUTA
  • Itziar Kirolak. Eusko Gudari 23 BONUAK AHITUTA
  • Argiñe. Eusko Gudari 9 BONUAK AHITUTA
  • Mara. Eusko Gudari 28 BONUAK AHITUTA
  • Lizaso dekorazioa. Eusko Gudari 48 BONUAK AHITUTA
  • The Pass. Kaia 2 BONUAK AHITUTA
  • Muxutruk lore-denda. Eusko Gudari 11 BONUAK AHITUTA
  • Uranga burdindegia. Eusko Gudari 5 BONUAK AHITUTA

Denda guztiei laguntzea da asmoa

Ikusi daitekeenez, oraindik posible da herriko establezimendu askotan bonuak gastatzea, beren mugara oraindik iritsi ez direlako. Batzuetan dagoeneko ez da posible, baina Udalak gogorarazi nahi die herritarrei denda guztiak suspertzeko asmoarekin abiatu zuela kanpaina eta, beraz, dei egiten die, bonuak erosteko eta zerrendako gainerako establezimenduetan gastatzeko.

Udalak ez du, etorkizunean, herria ikusi nahi hiru dendekin bakarrik, baizik-eta orain bezain koloretsua. Beraz, herritarrei dei egiten die aprobetxatzeko erosketa-bonu hauek establezimendu berriak ere ezagutzeko. Herrian, zorionez, mota askotako establezimendu onak dauzkagu, primerako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituztenak eta guztiek merezi dute gure laguntza garai zail hauetan.

Gogoan izan bonuak erabiltzeko epea ekainaren 30era artekoa da.