Prestakuntza teoriko-praktikoa eskualdeko kultura eta sormen alorreko profesionalentzat

Traducción automática al castellano

Sektore tradizionaleko enpresa eta elkarteen erronkei erantzuteko, bi esku-hartze egingo ditu Udal Elkarteak, Sorkide programaren bitarteaz; aurrez, prestakuntza eskainiko zaie interesa duten eskualdeko artista eta sortzaileei.

Udal Elkarteak harremanetan jarri nahi ditu eskualdeko elikaduraren sektoreko enpresak eta sortzaileak, bien arteko elkarlana sustatzeko.

Proiektuaren abiapuntua elikadura alorreko enpresek identifikatutako erronkak izango dira. Eta erronka horiei irtenbideak aurkituko zaizkie artista eta sortzaileen lanaren bidez. Alegia, elikaduraren sektoreko enpresen erronkei erantzuna emateko, Kultura eta Sormen Industrietako eragileekin lankidetzan jorratuko dira proiektuak.

Prestakuntza

Jakina, esku-hartzeak behar bezala burutzeko, ezinbestekoa da prestakuntza. Horregatik, batetik halako dinamiketan eskarmentua duten artista eta sortzaileak hautatuko dira; eta bestetik, prestakuntza eskainiko zaie ekimenean parte hartzeko interesa duten eskualdeko artista eta sortzaileei, etorkizunean erakunde eta enpresetan esku-hartze ez artistikoak eraginkortasunez burutu ditzaten.

Prestakuntzaren helburua da sortzaileei entrenamendua eskaintzea, beren lan aukerak zabaldu ditzaten ohiko lan-esparruetatik kanpo.

Informazio gehiago hemen

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.