Udalak gogorarazten du baimendu gabeko ibilgailuek galarazita dutela Itxaspeko bidean ibiltzea

Segurtasunagatik hartu zuen erabakia Udalak, bidea oso estua delako eta ibilgailuen zirkulazio libreak arriskua sortzen duelako, bai oinez dabiltzan herritarrentzat eta baita gidarientzat ere. Alde batetik, bidearen estutasunak arazoak sortzen ditu hainbat puntutan bi ibilgailu gurutzatzeko eta, bestetik, oinezkoek asko erabiltzen duten bidea denez, arrisku-egoerak sortzen dira ibilgailuek eta oinezkoek topo egiten dutenean, bihurguneetan-eta.

Bide horretan zirkulatzeko baimena daukaten ibilgailuak hauek dira:

  • Itxaspe baserriko bizilagunen ibilgailuak
  • Itxaspe ostatuaren erabiltzaileen ibilgailuak
  • Inguru horretan lurrak dituzten herritarren ibilgailuak

Gainerako ibilgailu guztiek guztiz galarazita dute bide horretan ibiltzea.

Herritarren segurtasuna bermatzeko erabaki zuen Udalak bidea ixtea ibilgailuen zirkulaziorako eta hori adierazten duen seinalea jarrita dago Itxaspeko bidearen hasieran (ikusi argazkia). Seinalea lau aldiz bota dute lurrera azken hilabeteotan eta Udalak beharrezkoa ikusi du ohar hau argitaratzea, debekua gogorarazteko eta seinalea errespetatzea eskatzeko.