«Udan elkar zaintzen» programa bertan behera utzi dute Txurrumuskik eta Udalak

Traducción automática al castellano

Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzak emandako irizpideak eta inguruotan bizi dugun osasun-egoera, Orioko Udalak eta Txurrumuski aisialdi-elkarteak bertan behera utzi behar izan dute herriko haurrentzat antolatutako «Udan Elkar Zaintzen» programa. Astelehenetik aurrera, beraz, ez da zerbitzu hori emango.

Udalak eta Txurrumuskik beren esku zegoen guztia egin dute uztailaren 1etik aurrera, herriko haurrei zerbitzu segurua emateko, Osasun Sailak gomendatutako babes- eta prebentzio-neurri guztiak zorrotz beteta. Orain ere, osasun-agintarien aholkuei jarraituz, jarduera bertan behera uztea erabaki dute, haurren segurtasuna bermatzeko.

Diru-itzulketa

Uztaileko azken hamabostaldiko eta abuztuko zerbitzua emango ez denez, dirua itzuliko zaio familia bakoitzari.

Elkar zaintzeko deia

Udalak eta Txurrumuskik gogorarazten dute programan parte hartzen ari diren haurrek eta gurasoek, edo inguruko jendeak, sintomaren bat baldin badute, Osakidetzarekin harremanetan jarri behar dutela lehenbailehen.

Galderak egiteko edo zalantzak argitzeko, jarri Txurrumuskirekin harremanetan:

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.