Herriko faroletako argiak LEDera aldatuko ditu Udalak

Traducción automática al castellano

Udalaren energia-planaren barruan, egun hauetan aldaketak egingo ditu Udalak argiteria publikoan, efizientzia energetikoko irizpideen arabera.

Guztira, 793 LED-argi jarriko ditu herriko faroletan eta, hartara, herriko argindar-koadroen bi heren guztiz LED erako argiekin geratuko dira.

Bi asteko lanak

Argiak aldatzeko lanak datozen bi asteetan egitea aurreikusten du Udalak eta, beraz, abuztuaren erdirako bukatzea.

Lan horiek 277.762,17 euroko kostua izango dute eta Imesapi SA enpresak egingo ditu.

Lanak egiteko, IDAEren (Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía) dirulaguntza jasoko du Udalak. Guztira, kostuaren % 50 jasoko du: 138.881,08 euro. Europar Batasuneko FEDER fondoetatik (Fondo Europeo de Desarrollo Regional) ematen ditu dirulaguntza horiek IDAEk.

Behin lanen fase hau bukatuta, Udalak bigarren fase bat abiatu nahi du eta, hartara, aldatzeko geratzen diren 7 argindar-koadroetako argiak ere aldatu.

Energia-kontsumoa %80 gutxitu

Argi horiek aldatuta, farolen energia-kontsumoa % 80 jaitsiko dela aurreikusten du Udalak: farola horietako kontsumoa eguneko 542.271 kWh izatetik 81.789 kWh izatera pasatuko da.

Egin beharreko lanek eragozpenak sortuko dituzte, zenbait momentutan, herriko aparkaleku edo pasabideetan. Udalak barkamena eskatzen die herritarrei, aldez aurretik, sortuko diren eragozpen horiengatik.

federIDAE

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.