Datorren larunbateko sardin jana eta trikitilariak bertan behera geratu dira, ez ordea kontzertua

Traducción automática al castellano

 

Datorren larunbateko sardin jana eta trikitilariak bertan behera geratu dira, ez ordea kontzertua

Egungo osasun egoera aintzat hartuta, udalak erabaki du abuztuaren 29rako aurreikusita zegoen sardin jana eta trikitilariak bertan behera uztea. Ikastola ondoko plazan egitea aurreikusten zen, 19:00etan, baina segurtasun neurriak guztiz bermatu ezin direla ikusita, ekitaldia ez da egingo. 

Edonola ere, egun horretarako programatuta dagoen plazako kontzertuari eusten dio udalak: Manez eta kobreak musika taldeak joko du, 20:00etan, herriko plazan. Emanaldia doakoa izango da, baina aforoa mugatua. Bertan ezarriko diren aulkiak bete orduko kontzertuko gunea itxi egingo dugu. 

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.