Asteartean irekiko da Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Traducción automática al castellano

Asteartean irekiko da Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko epea.

Irailaren 1etik 8ra bitartean izango da matrikulatzeko aukera.

Irailaren 1ean irekiko da epea, Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko 2020-21 ikasturterako.

Ikasturtea irailaren 10ean, ostegunean hasiko da eta ikasketa hauek egin daitezke:

1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak)
  • Tailerra: 1, 2 eta 3. kurtsoak.

2. maila (7 urtetik aurrera)
  • Musika-mintzaira: 0, 1, 2, 3 eta 4. kurtsoak.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Oharra: instrumentuko plazak mugatuta daude.

3. maila (12 urtetik aurrera)
  • Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Matrikulazioa
Irailaren 1etik 8ra
 bitartean egongo da zabalik izena emateko epea, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara.

Informazio gehiago
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Musika Eskolara (943 833 727 telefonoa).
 

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.