Urr03

Arraun-surfeko txapelketa izango da urriaren 3an, Orioko errioan

Traducción automática al castellano

Gipuzkoako Surf Federazioak aurkeztu berri du aurten antolatu dituen txapelketen egutegia eta FederArte Surfing Kultura jaialdien zirkuitua.

Zirkuitu horren barruan, Orion egingo du lehenbiziko txapelketa, urriaren 3an, larunbatarekin. Laugarren urtea da Orion arraun-surfeko txapelketa hau antolatzen dela eta Gipuzkoako Surf Federazioko presidente Maialen Saez-ek adierazi du surflariei asko gustatzen zaiela Oriora etortzea, inguru ederragatik eta instalazioengatik.

Jose Angel Iparragirre kirol-zinegotziak hau adierazi du arraun-surfeko txapelketa dela eta: «Oso garrantzitsua iruditzen zaigu proba hau, gure itsasadarraren aukerak ezagutarazten dituelako, arraunaz haratago. Orio beti izan da erreferente modalitate honetan eta askoz ere potentzial handiagoa daukagu».

Txapelketarekin batera, egun osoko festa antolatu ohi du Orion Gipuzkoako Surf Federazioak. Aurten ere egingo da festa hori, baina, COVID-19a dela eta, ekitaldi guztiak Arraunetxen egingo dira, segurtasun-neurriak betetzeko protokolo zehatz batekin. Arraunetxetik abiatuko da, beraz, lasterketa eta han izango dira, baita ere, urtero egiten den azoka eta festa-bukaerako kontzertua.

Mareagatik, arratsaldez egingo da lasterketa: lehen ekitaldia 14:0etan hasiko da eta azkena, berriz, 20:30ean. Lasterketarako izen-ematea ere Arraunetxen egingo da, 15:30ean hasita.

Gipuzkoako Surf Federazioak prestatutako kartelean ikusi daiteke zein izango den aurtengo programa.

federarte20

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.