Urriaren 9a arte dago zabalik Haurreskolan izena emateko epea

Haurreskolan matrikulatzeko epea gaur bertan, urriak 1, zabaldu da eta irekita egongo da urriaren 9ra arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.

Orain matrikulatzen diren haurrak abendutik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 11:30etik 14:30era.

Ate irekietako egunik ez

Bizi dugun osasun-krisia dela eta, aurten ez da ate irekietako egunik izango.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat (12 plaza) eta bai 1-2 bitartekoentzat (14 plaza).

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890 625; edo mezu bat idatzi mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbide elektronikora.