Atzo egin zen Aranzadik eta Udalak antolatutako zikloko lehen hitzaldia

Traducción automática al castellano

Aranzadi elkarteak eta Udalak Orioko memoria historikoa eta gertuko memoria lantzeko abian jarri duten egitasmoaren barruan, bi hitzaldi antolatu dituzte eta atzo izan zen lehenbizikoa. Gerra zibilaren eta frankismoaren garaian emakumeek bizi izandako jazarpenak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratuek, Lurdes Herrasti EHUko irakaslearen ahotik.

Datorren asteazkenean, urriak 7, izango da bigarren hitzaldia, kultur etxean, 19:00etan hasita: «Biktimen politikak: azterketa kritikoa». Hizlaria Jon Landa izango da, EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna.

Memoriaren Bulegoa urriaren 21ean zabalduko da

Aranzadik eta Orioko Udaloak informazioa eta jendearen bizipenak jaso nahi dituzte, gerra zibilaren garaian hasi eta gaur egun arte Orion izan diren giza eskubideen urraketei buruz. Horretarako, bulego bat jarriko du Aranzadik kultur etxean, urriko eta azaroko lau asteazkenetan:

  • Urriak 21
  • Urriak 28
  • Azaroak 4
  • Azaroak 11

Bulegoa irekita izango da egun horietan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Aranzadi elkarteak eta Udalak herritarrei eskatzen diete hara azaltzeko eta beren lekukotzak, argazkiak, eskutitzak eta izan ditzaketen bestelako objektuak eramateko, behar-beharrezkoak izango dira-eta herrian gertatu diren giza eskubideen urraketak jaso eta dokumentatzeko.

Telefonoz edo emailez ere kontaktatu ahal izango dute herritarrek Memoriaren Bulegoarekin: 943 466 142 / memoria@aranzadi.eus

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.