Urriko eta azaroko kultur agenda

Udalak kaleratu berri du urriko eta azaroko kultur jardueren agenda.

Hauek dira datozen bi hilabeteotako kultur ekitaldiak:

Urriak 2, ostirala

19:00 Manez eta Kobreak taldearen kontzertua Arraunetxen. Doan.

Urriak 5, astelehena

18:00 Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian, 3-6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat.

Urriak 16, ostirala

19:00 Estitxu Pinatxo abeslariaren kontzertua Arraunetxen. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean, 2 eurotan.

Urriak 23, ostirala

22:00 Txor-txor, bakarrizketa umoretsua kultur etxean. Doan

Urriak 30, ostirala

22:00 Errimak bi oinetan dantza-emanaldia kiroldegian. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean, 5 eurotan.

Azaroak 14, larunbata

22:00 Mikel Urdangarinen kantaldia kiroldegian. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean, 10 eurotan.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra

EUSKARALDIA. Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko ariketa kolektiboa