Hernioren aisialdirako aukerak balioan jartzeko bideo bat prestatu dute inguruko hiru garapen-agentziek

Urola Kostako, Tolosaldeko eta Urola Erdiko garapen-agentziek elkarlanean osatu dute bideoa eta bertan Hernioren inguruko hiru ibilbide erakusten dira, eroso egiteko modukoak.

Hernio mendikatea leku enblematikoa da gipuzkoarrontzat eta, oro har, Gipuzkoarentzat. Kontserbazio eta Babes Bereziko Eremua da, balio natural handia duelako. Gipuzkoa erdian kokatuta dago eta potentzial handia du aisialdi eta turismorako, besteak beste euskal tradizioak bizirik mantentzen diren tokia delako: iraileko erromeriak, mendizaletasuna, artzaintza, usadio erlijiosoakā€¦

Erakargarritasun hori balioan jartzeko eta aisialdirako eskaintzen dituen aukera ugariak ezagutzera emateko prestatu dute bideoa hiru garapen-agentziek.

Hiru ibilbide, hiru aukera

Herniok aukera ugari eskaintzen ditu eta bideorako, hiru ibilbide desberdin aukeratu dira, hiru profil desberdinetako jendearentzat:

  • Familia bat haurrekin
  • Mendian korrika egitea gustuko duten gazteak
  • Mendizaleak.

Profil bakoitzarentzat egokia izan daitekeen ibilbide bana erakusten du bideoak, irudi ederrekin. Hiru minutuko bideo laburra da eta hemen ikusi daiteke: