Arkupe elkarteak Orioko Merkatarien Ginkana antolatu du, Udalaren eta Jaurlaritzaren laguntzarekin

Traducción automática al castellano

Arkupe elkarteak Orioko Udalaren eta Jaurlaritzaren laguntzaz antolatuta, Merkatarien Ginkana izeneko egitasmoa jarriko da martxan herrian urriaren 13an. Egitasmoak bi asteko iraupena izango du, urriaren 29arte, eta oriotarrek erosketak herrian egitea bultzatu nahi du.

Horretarako, 100 euroko lau erosketa-bonu zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

Erosketak herrian egiteko

Egitasmoaren helburua herritarren ohiturak aldatzea da, erosketak herrian egin ditzaten eta, hartara, bertatik bertarako merkataritza sustatu dezaten. Merkataritza-sektore indartsua izatea garrantzizkoa da herriaren ekonomiarako eta gertuko sare sozialak indartzeko.

Merkatarien Ginkanako zozketan parte hartu nahi dutenek Orioko sei saltegitan gutxienez egin beharko dute erosketaren bat, urriaren 29 baino lehen. Lehen erosketa egiterakoan, kartoizko txartel bat jasoko dute eta, ondoren, ekimenean parte hartzen ari diren herriko dendetako batean erosketa egiten duten bakoitzean, zigilua joko diete txartelean. Sei zigilu osatutakoan, txartela establezimenduan entregatu eta zozketan parte hartuko dute.

100 euroko lau erosketa-bonuen zozketa urriaren 30ean egingo da, ikastola aurreko plazan 20:00etan egingo den ekitaldian. Ekitaldia musikaz girotuko da.

Ginkanan parte hartuko duten establezimenduak

Ondoko establezimenduek parte hartzen dute Merkatarien Ginkanan:

Dendak

  • Dorronsoro supermerkatua
  • Mauka Liburu-denda
  • Kaioa jantzi-denda
  • Gozategi fruta-denda
  • Aliprox Uranga supermerkatua
  • Eki-Lorea dietetika-denda
  • Itziar Kirolak
  • Izarra etxeko tresnak
  • Lizaso altzariak
  • Rosana argazkilaritza
  • Uranga burdindegia
  • Orio optika
  • Iparragirre autozerbitzua
  • Zipristin inprimategia
  • Ttipi-Ttapa oinetako-denda
  • Soia jantzi-denda
  • Argiñe mertzeria
  • Mara jantzi-denda
  • Al-Rai fruta-denda
  • Patxi Oliden harategia
  • Oriomar SL arraindegia

Ostalaritza

  • Arkatiz Taberna
  • Sayalero kafetegia
  • Kutixi kafetegia
  • Xixario erretegia
  • Gabon taberna
  • Boga-Boga taberna
  • Baraka taberna
  • Antilla jatetxea
  • Salatxo taberna
  • Goxoki Azkue kafetegia
  • Aterpe taberna
  • Sukia taberna
  • Gure Txoko taberna
  • Errusta taberna
  • Mola Mola taberna
  • Tragoxka taberna
  • Orioko Barra taberna

Zerbitzuak

  • Egarmendia SL aholkularitza
  • Orio Hizkuntzak akademia
  • Expo elektrizitatea
  • Seguros Bilbao aseguruak
  • Luis Perez Achega
  • Narau School &Translations
  • Informatika 3B
  • Asai informatika

 

 

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.