Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa azaroaren 5ean egingo da, Arraunetxen

Alarma-egoera dela eta, ezinezkoa izan da nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoaren (IAT/ITV) kanpaina ohiko egunetan egitea, eta horretaz arduratzen den Unitate Mugikorra azaroaren 5ean izango da Orion, goizeko 09:00etatik aurrera. Azterketa Arraunetxen egingo da.

Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra etorriko da Oriora egun horretan.

Nekazaritzako ibilgailuari azterketa teknikoa egiteko, ez da aurrez txandarik hartu behar. Esandako egun eta orduan Arraunetxera azaltzea nahikoa izango da. Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta azterketa egiteko tarifa ordaindu.

Azterketa tekniko ibiltariak

Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin, gainontzekoen antzera. Lehenengoa, 8 urte betetakoan; 16 urtera arte bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero. Halakoak egiten dituzten tailer bereziak daude, hurbilena Bergaran. Orain bospasei urte unitate mugikor bat eratu zen bertan, eta orduz geroztik, herririk herri ibiltzen dira aurrez zehaztutako egutegiaren arabera