EUSKARALDIA: online edo telefonoz izena emateko deia egin du Orioko lantaldeak

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den aurtengo Euskaraldian belarriprest edo ahobizi gisa parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik.

Euskaraldiaren Orioko lantaldeak dei egin die herritarrei izena lehenbailehen emateko, azken orduko jende-pilaketarik izan ez dadin.

COVID-19aren pandemiak sortutako egoera dela eta, aurten ez da EUSKARALDIAn izena emateko mahairik jarriko. Izen-ematea online egitea hobetsi du Orioko Euskaraldiaren lantaldeak. Oso erraza da: eskaneatu telefonoarekin irudiko QR kodea edo sartu helbide honetan:

https://izenematea.euskaraldia.eus/

Online egiteko zailtasunak dituztenek telefonoz ere egin dezakete: deitu 688 714 019 telefonora (Egoitz) astelehenetik ostiralera goizez (11:00 – 13:00) edo ostegun arratsaldetan (17:30 – 20:00).

Ez utzi geroko!

Lantaldeak geroko ez uzteko deia egin die herritarrei eta, ahal dela, izena berehala emateko. Bi minutu besterik ez dira behar eta telefonotik bertatik egin daiteke, erraz.

Behin izena emanda, bakoitzak bere txapa jaso behar du (belarriprest edo ahobiziarena) eta hori ere lehenbailehen egitea komeni dela adierazi du Euskaraldiaren Orioko lantaldeak.

Ahobizi ala belarriprest?

Aurtengo Euskaraldian zer rol hartuko duzun zalantzan bazaude, kontsultatu irudi hau eta erabaki!

ahobizibelarriprest20