Azaroko kultur agenda argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du azaroko kultur jardueren agenda.

Hauek dira datorren hileko kultur ekitaldiak:

Azaroak 9, astelehena

18:00 Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa kultur etxean, 3-6 arteko haurrentzat.

Azaroak 14, larunbata

20:00 Mikel Urdangarinen kantaldia kiroldegian. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean, 10 eurotan.

Azaroak 19, osteguna

18:00 Ines Bengoa ipuin-kontalariaren saioa kultur etxean.

Azaroak 20, ostirala

19:00 IDO abeslariaren kantaldia Arraunetxen. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean, 2 eurotan.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra

EUSKARALDIA. Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko ariketa kolektiboa.