KZgunea erabilgarri jarri du Udalak berriro, baina aldez aurretik hitzordua eskatuta

Azken hilabeteotan itxita egon ondoren, KZguneak berriro zabaldu ditu ateak; baina, oraingo honetan, erabiltzaileek hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik, erabili ahal izateko.

Guztira, lau ordenagailu egongo dira erabilgarri eta erabiltzaileek ordubete pasatu ahal izango dute gehienez horien aurrean.

KZgunea kultur etxean dago, bigarren solairuan, eta kultur etxearen ordutegiaren barruan erabili ahal izango da: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

KZgunea erabiltzeko hitzordua eskatzeko, kultur etxeko telefonora deitu behar da: 943 134 409.