Orioko Udalak dirulaguntzak emango dizkie herriko dendari eta tabernariei, COVID-19ari aurre egiteko inbertsio eta ekipamenduetarako

Orioko Udalak merkataritza eta ostalaritza sektoreei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egin du, Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamenduaren finantzaketarekin.

Dirulaguntzen helburua pandemiari aurre egiteko inbertsioak finantzatzen laguntzea da, eta Udalaren deialdiak 24.741 euroko aurrekontua du.

Lagunduko diren inbertsioak

Abenduaren 11 arteko epea dute herriko dendari eta tabernariek dirulaguntzak eskatzeko. Diruz lagunduko diren gastuak hauek dira: merkataritza eta ostalaritza sektoreetan martxoaren 14tik abenduaren 11 arte egindako inbertsioak, betiere COVID-19ari aurre egiteko neurriekin lotura zuzena badute:

  • Babeserako egindako inbertsioak (adibidez, manparak); ordainketa sistema berriak; seinalizaziorako euskarriak (kartelak, biniloak…); desinfekzio-aparailuak, contactless-sistemak, aireztapen-sisteman egindako aldaketak…
  • Lokalak eta lan-moduak egokitzea.
  • COVID-19ari aurre egiteko moduei buruzko ikerketak.
  • Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan-erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua (teknologian egindako inbertsioak).

Baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen artean banatuko dira laguntzak, lehiarik gabe. Gehienezko laguntza 2.000 eurokoa izango da. Gutxieneko eskaera, 150 eurokoa izango da (BEZik gabe).

Laguntza jasotzeko baldintzak

Onuradunek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

  • Orioko udalerrian kokatuta dauden txikizkako salmentazko establezimenduak eta ostalaritzako establezimenduak.
  • Enpresaren jarduera Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) lehenengo ataleko
  • Pertsona fisikoa norberaren konturako langilea izatea edo 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresa izatea.
  • Multzo, talde edo epigrafe hauetakoren batean egotea:
    • 64 multzoa: Elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza establezimendu finkoetan.
    • 65 multzoa: Elikagaiak ez diren ekoizkin industrialen txikizkako salmenta, establezimendu finkoetan.
    • 67 multzoa: Elikagaien zerbitzuak.
    • 691 Taldea: Etxerako, auto ibilgailuentzat eta beste kontsumo ondasun zenbaitetarako artikulu elektrikoen konponketa.
    • 972 Taldea: Ile-apainketako eta edergintzako aretoak.

Zalantzak edo informazio osagarria nahiz izanez gero, Orioko Udaleko Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamentuarekin harremanetan jarri (turismoa@orio.eus).

Dirulaguntzaren oinarriak (PDF)