Zarauzko Garbigune berriaren obraren finantzaketa onartu du Urola Kostako Udal Elkarteak, aho batez

Garbigune berria izango du Urola Kostak 2022ko lehen seihilabetean. Pasa den astelehenean (azaroak 9) egindako Zuzendaritza Batzordean onartu da Zarautzen eraikiko den Garbigunearen obraren finantzaketa; aho batez, EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin.

Inbertsioa 1.951.248,47 eurokoa izango da eta bere osotasunean Urola Kostako Udal Elkarteko funtsetatik finantzatuko da. 2018an, garbigune berri hau eraikitzeko akordioa lortu zen; horretarako, mankomunitatea osatzen duten 5 udalek 1.227.657,97 euroko ekarpena egin zuten. Gaur egun, Urola Kostako Udal Elkartearen finantza-egoerak ahalbidetuko du Udalek aparteko ekarpenik egin behar ez izatea inbertsioari aurre egiteko.

Irakurri albiste osoa Udal Elkartearen webgunean.