San Nikolas eguna dela eta, zuhurtziaz jokatzeko deia egin du Udalak banderak balkoian jartzerakoan

Jakina denez, COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela-eta, Udalak ez du aurten San Nikolas jaietako programarik antolatu, arduragatik eta herritarren segurtasuna zaintzeagatik.

Nolanahi ere, argazkian ikusten den bezala, Udalak herriko bandera eta ikurrina zintzilikatu ditu gaur goizean udaletxeko balkoian, urtero bezala, herritarrei San Nikolas eguna dela gogorarazteko.

Horrez gain, korporazioko kide batzuek San Nikolas eguneko meza nagusian parte hartuko dute eta, gero, eguerdian, etxafuegoa botako dute udaletxeko balkoitik.

Udalak herritarrei eskatzen die osasun-agintariek emandako aholkuei kasu egiteko eta elkar zaintzeko. Guztion segurtasuna bermatzea da momentu hauetan garrantzizkoena eta zuhurtziaz jokatzeko deia egiten du Udalak.