Katalogoan euskaraz argitaratzen diren produktu egokienak eta haien inguruko informazioa agertzen dira (argitaletxea, prezio-tartea eta abar), etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu.
Katalogoa zortzi ataletan banatuta dago: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika eta jostailu eta jokoak.
Internetez ere bai
Paperean banatutako liburuxkaz gain, katalogoa Interneten ere badago, helbide honetan:
Webgune hori etengabe eguneratzen da eta bilaketak egiteko aukera eta argitaratu berri diren produktuen informazioa buletin baten bidez jasotzeko aukera ere ematen du.
Gabonen atarian gaudenez, katalogoa tresna baliagarri eta polita da haur eta gaztetxoei opariak euskaraz egiteko.