Arropa biltzeko edukiontzi berriak jarriko ditu Udal Elkarteak eskualdean

Udal Elkarteak arropa erabilia biltzeko zerbitzua indartuko du, 35 edukiontzi berri jarrita. Orioko edukiontzi zaharrak asteburu honetan kenduko ditu Udal Elkarteak eta datorren astean jarriko dira berriak. Asteburu honetan, beraz, ez da arroparako edukiontzirik egongo erabilgarri.

Zerbitzua hobetzea helburu

Gaikako bilketaren baitan, arropa ere egoki kudeatu beharreko hondakina da. Berrerabili daitekeena, gainera.

Gaur egun, arropa-bilketarako 26 edukiontzi daude eskualde osoan. Horiek guztiak berritzeaz gain, beste 35 edukiontzi berri ere jarriko dira datorren astean, zerbitzua indartu eta hobetzeko.