Ostiralean Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da herrira sartzeko

Udalak konponketa batzuk egin behar ditu ostiral honetan Endaia plazako zoladuran, zebra-bidearen inguruan, eta, beraz, herriko sarrera hori itxita geratuko da trafikorako 08:00etatik 18:00etara.

Lanak egiten diren bitartean, beraz, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan eta, herrira sartzeko, nahitaez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Herritik irteteko ohiko bidea erabili ahal izango da. Hor ez da aldaketarik izango.

Barkatu eragozpenak.