Kultur taldeentzako dirulaguntzen deialdia argitaratu du Udalak

Herriko kultur elkarteentzako dirulaguntzen urteroko deialdia egin du Udalak eta dagoeneko irekita dago eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko azken eguna martxoaren 11 izango da.

Eskariak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira.

Aurtengo dirulaguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak webgune honetan bertan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko:

Kultur taldeentzako dirulaguntzen deialdia (PDF)

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Udaleko kultur teknikariarekin: