TicketBAI proiektuari buruzko bi informazio-saio antolatu ditu Udal Elkarteak

TicketBAI (TBAI) proiektua Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek bultzatzen dute; funtsean, fakturazio-software bat da TicketBAi eta, indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisiko nahiz juridikoek fakturazio-software hori erabili beharko dute.

TicketBAI zer den azaltzeko, bi informazio-saio antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak:

  • Martxoaren 23an, 14:00etatik 15:00etara: «Zer da TicketBAIi? Nori eragiten dio?». TicketBai erabiltzera derrigortuta dauden negozioentzat eta enpresentzat.
  • Martxoaren 26an, 10:00etatik 11:00etara: «TicketBAI,softwarearen zehaztapen teknikoak eta funtzionalak». Programatzaileentzat eta garatzaileentzat.

Hizlariak hauek izango dira: Javier Irastorza Letamendia, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko burua, eta M. del Coro Pereiro Zabala, Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusia.

Bi saioak online izango dira.

Izen-ematea eta informazioa

Izena emateko, galdetegi hau bete behar da.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez: