Igandean Oriotik pasatuko da Balentziaga Memoriala izeneko txirrindularitza-proba

Balentziaga Memoriala txirrindularitza-lasterketa amateur bat da, Eibarko Txirrindularitza Elkarteak urtero antolatzen duena 1972z geroztik.

Aurtengo edizioa igandean izango da eta Oriotik pasatuko da, goizean. Santiago Erreka auzotik etorriko da tren-geltokiaren ondoko errotondaraino eta handik Zarautz aldera joko du. Orioko errotondara iristeko aurreikusitako ordua hau da: 11:07 – 11:15.

Ondorioz, tarte labur batez, N-634 errepideko zirkulazioa etenda egongo da tren-geltokitik Zarautzerako norabidean.

Barkatu eragozpenak.