Danbolin Musika Eskolaren matrikulazio-kanpaina: «Hartu musikaren olatua!»

Danbolin Musika Eskolak matrikulazio-kanpaina berezia abiatu du aurten, «Hartu musikaren olatua!» lelopean. Kanpainaren barruan hiru bideo labur prestatu ditu, sare sozialetan banatzeko.

Matrikulazioa

Urtero bezala, datorren ikasturterako matrikulazioa bi fasetan egingo da. Hauek dira aurtengo datak:

  • Ekainaren 21etik uztailaren 2ra
  • Irailaren 1etik 7ra

Musika-eskolaren eskaintza zein den jakiteko, jo helbide honetara eta bertan dago azalduta zein instrumentu eskaintzen diren, irakasleak zein diren eta gainerako informazio guztia (datorren ikasturteko egutegi eta ordutegiak, prezioak, arauak…):

https://orio.eus/udala/udal-departamentuak/musika-eskola

Matrikulazio-orria ere goiko estekatik deskargatu daiteke eta, gero, e-mailez bidali musika-eskolara, danbolinme@gmail.com helbidera.

Matrikulazio-orria eskuz entregatu nahi duenak Danbolin Musika Eskolaren bulegora jo behar du goian adierazitako egunetan eta ordutegi honen barruan: 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.

Informazio gehiago

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Danbolin Musika Eskolara (Iturbide kalea, 18. 943 833 727 telefonoa).

Bideoak sare sozialetan

Oriotarrak musika-eskolan izena ematera animatzeko prestatu diren bideoak datozen egunotan zabalduko dira whatsapp bidez eta gainontzeko sare sozialetan (Twitter, Instagram…).

Hemen ikusi daiteke kanpainaren bideo labur orokorra:

Beste bi bideoak ere Orioko Udalaren Youtube kanalean ikusi daitezke:

https://www.youtube.com/channel/UCtE073DSr-YqFnDWu8hiW6A