Iturbide kaleko lanen azken erremateak egingo ditu Udalak datorren astean

Iturbide kalearen zoladura konpondu du Udalak ekaina-uztailetan eta, orain, bidea irekita eta erabilgarri dago erabat. Obra zeharo bukatzeko, ordea, azken erremateak falta dira: Musika Eskolaren azpiko aparkalekuko zoladura konpontzea eta lan txiki batzuk egitea Iturbide kalea eta Kale Nagusia elkartzen diren gunean.

Hori dela-eta, bi ohar egin nahi dizkie Udalak inguruko bizilagunei eta, oro har, herritarrei:

  • Musika Eskolaren azpiko aparkalekua ibilgailuz libre utzi behar da uztailaren 19, 20 eta 21ean, 09:00etatik 18:00etara.
  • Kale Nagusia itxita izango da zirkulaziorako uztailaren 22an eta 23an, 09:00etatik 18:00etara.

Barkatu eragozpenak