Eskualdeko bost herrietan barrena

Eskualdeko bost herriak zeharkatuko dira itsasontziz. Zumaiatik abiatuko dira irteera guztiak, asteazkenero eta igandero, beti itsasgoran, eta Getarian edo Orion egingo dira geldialdiak.

Hiru helburu nagusi ditu ekimenak:

  • Eskualdeko itsas ondarea ezagutaraztea eta sustatzea.
  • Elkanoren legatua ezagutaraztea, Getariatik haratago eta eskualdeko ikuspegitik.
  • Urola Kostako bost udalerriak helmuga-turistiko erakargarri gisa indartzen jarraitzea, familia-turismoari begirako eskaintza zabalduz eta ekoturismoaren eta turismo-eredu jasangarriaren aldeko apustua eginez.

Erreserbak

Itsas irteerei buruzko informazio guztia Begi Bistan enpresaren webgunean dago eskuragarri:

https://begi-bistan.com/eu/territorio-elkano/

Argibide gehiago nahi duenak Orioko turismo-bulegora ere jo dezake(turismo@orio.eus, 943 83 55 65)