Herri baratzeen behin betiko zerrenda argitaratu du Udalak

Udalak argitaratutako behin betiko zerrenda lotura honetan kontsulta daiteke. Honekin, 44 lur sailen adjudikazio prozesua itxi da. Txabolako giltzak hurrengo astetik aurrera banatuko zaizkie erabiltzaileei. Jakinaraziko zaie non banatuko diren giltza horiek.

Abuztu hasieran argitaratu zen behin-behineko zerrenda, eta erabiltzaile batzuek uko egin ostean, zertxobait moldatu da azken zerrenda. Edonola ere, aurrerantzean aldaketak baleude, Udalak itxaron zerrendaren ordena erabiliko du plazak banatzeko.