Antxiola eta Iturbideren arteko errepidean mozketak izango dira bi egunez

Almirante Oa eta Antxiola kaleetan etxebizitzak eraikitzeko obren ondorioz egingo dira mozketak.

Almirante Oa eta Antxiola kaleko etxebizitzen eraikitze-lanak direla eta, gaur eta bihar moztuta egongo da Antxiolatik Iturbidera doan errepidea. Izan ere, eraisketa-lanen ondoren sortutako hondakinak ateratzeko lanak egiten ari dira eta garabia egongo da bertan.

Gaurko egunean zehar, irailaren 13an, tarteka moztuko da uneko beharraren arabera, 8:00etatik 20:00etara.

Bihar, aldiz, irailaren 14an, egun guztian egongo da moztuta, goizeko 8:00ak eta arratsaldeko 20:00ak bitartean.