Haurreskolan izena emateko epea urriaren 1etik 8ra bitartekoa izango da

Orioko Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea urriaren 1ean zabalduko da eta irekita egongo da urriaren 8ra arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du eta bi modu egongo dira: aurrez aurre haurreskolan bertan edo online, www.haurreskolak.eus webgunearen bitartez.

Ate irekiak

Irailaren azkeneko astean, interesa duten familiek haurreskola bisitatzeko aukera izango dute. Ate irekiak egingo ditu aste osoan zehar, baina, pandemiaren eraginez ezarritako segurtasun-neurriak errespetatze aldera, aldez aurretik hitzordua hartzea beharrezkoa izango da. Bisitak banan-banakoak izango dira hitzartutako orduetan eta, beraz, komeni da garaiz eskatzea, interesatu guztiek aukera izateko.

Hitzordua hartzeko, informazio gehiago eskatzeko edo matrikula egiteko, jo haurreskolara telefonoz edo posta elektronikoz:
• 943 890 625
mariamaestra.orio@haurreskolak.eus

Dagoeneko eskatu daiteke ordua, haurreskola bisitatzeko.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.
Informazio gehiago Orioko Maria Maestra Haurreskolaren Facebook-eko orrialdean.