Bigarren bilera irekia egingo du Udalak kirol-eragileekin datorren asteartean, Orioko euskara-planaren lanketaren barruan

Bilera azaroaren 16an izango da, asteartearekin, 18:30ean, Salatxo aretoan.

Orioko Udala prestatzen ari den euskara-planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu da herriko kirol-eragileekin. Lantalde horrek urriaren 19an egin zuen lehen bilera eta asteartekoa izango da bigarrena.

Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko kirol-eragileak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.