Kiroldegiko eskailera berriak instalatuta daude

Urrian iragarri bezala, Karela kiroldegiaren atzeko aldean eskailera berria jarri du Udalak, eta ura berotzeko eguzki-panelak ere instalatu ditu. Joan zen ostegunean, azaroak 10, bukatu zuten eskaileren instalazioa, eta erabilgarri daude ordutik.

Eguzki-panelen helburua energia-planarekin bat egitea eta iturri berriztagarrien erabilera indartzea da. «Solarium» izeneko gunean, tenis-pistaren ondoan, jarri ditu plakak Udalak, eta ekoitzitako energia igerilekuko ura berotzeko erabiliko da. Hilabete bukaerarako martxan izango direla aurreikusi dute.

Aldaketa horien bidez, kiroldegia eguneratu nahi dute, zerbitzu hobea emateko.