Bigarren bilera irekia egingo du Udalak asteartean Orioko dendari, tabernari eta ostatu-jabeekin, Orioko euskara-planaren lanketaren barruan

Bilera azaroaren 30ean izango da, asteartearekin, 14:30ean, Salatxo aretoan.

Orioko Udala prestatzen ari den euskara-planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu da dendari, tabernari eta ostatu-jabeekin. Lantalde horrek azaroaren 2an egin zuen lehen bilera eta asteartekoa izango da bigarrena.

Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko dendari, tabernari eta ostatu-jabe guztiak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.