Bertan behera geratu da larunbat honetako eskola-kirola

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren aginduz, larunbat honetako eskola-kiroleko jarduera guztiak bertan behera geratu dira.

Alerta laranja indarrean da uholde arriskuengatik eta, egoerak okerrera egingo balu, larrialdietako protokoloari jarraituz, alerta gorria ezartzeko aukera aztertuko du agintaritzak.