Mugaldekoak taldearen kantaldia bertan behera geratu da

Euriteek errepideetan eragindako kalteen ondorioz, talde beratarrak ezingo du gaur, abenduak 10, Oriora etorri. Horregatik, 19:00etan Arraunetxen ematekoa zuten kantaldia bertan behera geratu da.

Emanaldia beste egun batera atzeratzeko ahalegina egingo du Udalak; datozen egunetan iragarriko du data berria. Nolanahi ere, sarrera itzuli nahi dutenek, horretarako aukera izango dute kultur etxean.