Ibai-Ondo kalea itxita egongo da urtarrilaren 14an, ostiralarekin

Ibai-Ondo kalean, 634 errepidearen azpiko pasabidearen ondoan, zegoen zuloa konpondu zuen udal-brigadak abenduan. Orduan, behin-behinean estali zuten, ibilgailuek eta oinezkoek istripurik ez izateko; eta orain, ostera, Euskaltelek egingo du behin betiko konponketa.

Zuloa Euskaltelen arketa batek eragin zuenez, ostiral honetan, urtarrilak 14, etorriko dira enpresako langileak. Ibai-Ondo kalea itxiko dute, eta herritik irteteko hondartzako bidea erabili beharko da obrek irauten duten bitartean, 8:00etatik 13:00etara.

Barkatu eragozpenak.