Pello Añorga ipuin-kontalariaren saiorako gonbitak eskuragai daude

Martxoko kultur programa ixteko, Pello Añorga ipuin-kontalariak saioa eskainiko du hilaren 30ean, astelehenarekin. Korrika Kulturalaren programaren barruan antolatutako ekitaldia da, 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta; kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan.

Ostegunean irtengo da 22. Korrikako lekukoa Amurriotik, eta Euskal Herri osoa zeharkatuko duen ospakizun erraldoiari lotuta, kultur programa oparoa eskaintzen ari dira azken asteetan han eta hemen.

Gurean, gaztetxoenen artean motorrak berotzeko, Pello Añorga ipuin-kontariak saioa eskainiko du Orioko kultur etxean hilaren 30ean, asteazkenarekin. Gonbitak eskuragai daude kultur etxean bertan. Animatu!