Apirilaren 8ko goizaldean pasatuko da Korrika Oriotik, Aginagara bidean

Korrikaren 22. edizioa ostegun honetan, martxoak 31, jarriko da martxan eta, hamar egunez, Euskal Herri osoa korrituko du. Amurrion abiatu eta Donostian bukatuko da, apirilaren 10ean.

Korrikak 10 kilometro egingo ditu Orion, Xuai gainetik Aginagako Mapileraino. Apirilaren 8ko goizeko 05:00ak inguruan iritsiko da Korrika Xuai gainera eta han hartuko diete oriotarrek lekukoa zarauztarrei. Herriko talde eta elkarte hauek eramango dute lekukoa Orioko ibilbidean:

1966 km (05:00), Xuai gainean: Orain plataforma

1967 km, Xuaiko harrobi zaharraren parean: Zaragueta eskola

1968 km, Mutiozabal inguruan: Etxeluze gaztetxea + Xaltxerak taldea

1969 km (05:20), Herriko Plaza inguruan: Batzokia + AEK

1970 km, Herriko Plaza inguruan: Txurrumuski aisialdi-taldea

1971 km, Arozena zeramika-fabrikan: Herrio natura-taldea + Karkara aldizkaria

1972 km, Ortzaika auzoan: Ikastolako gurasoak

1973 km, Botalekun: Ikastolako langileak

1974 km, Saikolan: EH Bildu + presoen lagunak

1975 km, Intxaurretan: Talai Mendi + Harribil