Liburutegiak hilero antolatzen duen ipuin-kontaketa saioan, Orioko haurrek ezin hobeto ezagutzen duten Miriam Mendoza ipuin-kontalaria itzuliko da gurera. Ekitaldian parte hartzeko, gonbita hartu beharko da kultur etxean. Eskuragai izango dira gaurtik, maiatzaren 3ko arratsaldetik, hasita.