Maiatzaren 15ean pasatuko da herritik Itzulia Women 2022 txirrindulari-proba

Maiatzaren 13an, ostiralarekin, Gasteizen hasiko da Itzulia Women 2022 txirrindulari-proba, eta hilaren 15ean, igandez, helduko da Donostiara. Oriotik azken egun horretan pasatuko da, goizean, eta N-634 errepidea trafikoari moztuta egongo da bi une jakinetan.

Donostialdetik etorriko dira txirrindulariak eta Zudugarai gainetik joko dute Aiara. Ondoren, Santiotik barrena, bueltan etorriko dira Oriora, eta Donostiarantz jarraituko dute. Horrenbestez, bi aldiz igaroko dira herritik: 9:55 aldera eta 10:32 aldera.

Hori dela eta, igandean, 9:00etatik 11:00ak bitarte, N-634 errepidea trafikoari moztuta egongo da zenbait unetan. Barkatu eragozpenak.