San Pedro jaiak antolatzeko lehen bilera irekia deitu du Udalak

Balearen Eguna igaro berritan, San Pedro jaiak lantzen hasiko da Udala eta, horretarako, lehen jai-batzordea deitu du maiatzaren 18an, asteazkenarekin. 19:30ean izango da bilera, kultur etxean.

Gaian interesa duten herritar guztiei zabaldutako deialdia da eta herriko eragile guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.