Eskerrik asko, Orio!

Asteburuan ospatu dugun Balearen Egunak arnasa berria eman dio herriari. Poza, maitasuna, gozamena, elkartasuna… Halako berotasuna sentitu gabe geunden aspaldian, eta behar-beharrezko genuen indarra itzuli digu guztioi.

Jarrera ezegoki batzuetatik harago, elkarlanean prestatutako eguna borobila izan da, eta horrekin geratzen gara: erakutsitako herrigintza-eredu apartarekin.

Ospakizun egunetan elkartasun-sareak josten ditugu, eta ontzi berean arraun egiten dugula gogoratu. Gure nortasuna aldarrikatzeko jaia izan da, berriz ere, Balearen Eguna, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu era batera nahiz bestera parte hartu duzuen herritar guztiei. Indarberritu egin gaituzue!